Museoa

|
Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta jendeari Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz. |
Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi jeneral karlista.
|
Eskaintzen ditugun zerbitzuak
Dokumentazio eta ikerketa zerbitzua
- XIX. mendeko informazio eta dokumentazio berezia
- Argitalpenak
- Ikertzaileak artatzea
- Informazio dokumentalerako eskaerak
- Irudiak digitalizatzea
- Agiriak erreproduzitzea
- Kontsulta bereziak
Aldi baterako erakusketak
- Bisita gidatuak
- Argitalpenak
- Web orria
Heziketa zerbitzua
- Bisita gidatuak
- Gaiaren araberako ibilbideak
- Jolas eta heziketarako gunea
- Parte hartze bereziko tailerrak
- Girotzeko jolasak
Hedapen eta sustapen zerbitzua
Elkarlana bestelako erakunde eta eragilerekin
Jendea artatzea









