Juan Antonio de Olabarrieta

Polemista eta antiklerikala

1763an Mungian jaiotako idazle eta frailea. Arantzazuko komentuan ikasketak egin eta elizgizon ordenatu zen. Gazte izanik, Perura bidaiatu zuen, non Semanario Critico egunkaria sortu eta Mexikon Homo Brutus, Inkisizioak salaturiko liburua idatzi zuen, komentuan barruratuz. Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen, non merkatari gisa ibili zen. Ameriketan eta Europan zehar bidaiatu zen, lanbide ezberdinetan arituz, Jose Maria Azconak Clara-Rosa Masón y Vizcaíno liburuan adierazten duenez::

"Latina bazekien eta hizkuntza desberdinetan hitz egiten zuen filosofiaz, hidroterapiaz eta modaz. Mapamundi erdia korritua zuen. Bazekien animaliak disekatzen, erlojuak konpontzen, oinetako niguak (arkakusoaren antzeko intsektoa) ateratzen eta berak Michoacanen aurkitutako landare batez hidropesia (etengabe egarria jasan) sendatzen. Artobizar ura eta erruda (medikuntzan erabilitako landarea) egosia errezetatzen zituen." .

 

Olabarrieta

"Alameda de Cádiz y convento del Carmen."

 España Pintoresca, Artística, Monumental, Literaria y de Costumbres.Tomo I. México 1843. ZM

 

1820.urtean Cadizen jarri zen bizitzen, non San Fernandoko Aberriaren Elkarteko kidea izan zen eta "José Joaquín de Clara-Rosa" ezizenarekin ezagutarazten den, berarekin bizi izandako lau emakumeen izenei erreferentzia eginez, Josefa, Joaquina, Clara eta Rosa. "Diario Gaditano" eta panfleto ugari plazaratu zituen. Masoneriako kide, ondoren gogor kritikatu zuen. Polemista eta antiklerikala, elizaren aurka jotzen zuen, tinko hierarkizatutako eta jatorrizko kristautasunatik aldendutako instituzio gisa. Iraultza liberalaren aldeko sutsua, gobernu liberalaren aurka azpijokoan aritzeagatik atxilotu zuten, 1822an kartzelan hil zelarik.
 
"Nere gorputzak hilobira ohiko arropa, kasaka, txaleko, galtzamotz beltza eta bota besterik ez eramatea agintzen dut, Espainiar Monarkiako Konstituzioa nere eskutan eramanez, kanpaiak jotzea eta edozein seinale egitea guztiz debekatzen dut, beraz, nere borondatea delako, eliz eta zibil aginpideei xedapen honetako edukia bete dezaten eskatzen diet."

Ehundaka pertsona, argizari eta lore sortekin, lagun zituen, aberri ereserkiak abestuz. Elizan sartu gabe, konstituzioaren lapidaren aurrean zeremonia masonikoak ospatu zituzten.

Bere heriotzaren ondoren, etsaiek, "La Voz de la Religión" egunkarian, bertso hauek idatzi zituzten:

"Hemen datza Olabarrieta
fraile, apaiz, ezkondua,
apostata, auzipetua,
bioletako idazlanak;
luma ausart eta lotsagabearekin
erlijioa iraindu zuen,
gure nazioa desohoratu zuen
eta Amerika nahastuz,
dena hortzikatu zuen
sagu madarikatu honek".