Hemen zaude: Hasiera Ekintzak eta Zerbitzuak Artxibo digitala XIX. mendeko karikaturak Errepublikar karikatura

Errepublikar karikatura

“Si el famoso árbol de Guernica da este fruto, procuremos que no vuelva a retoñar.”

ZM_gernikako_arbola

Irudiaren iturria

Emakume aizkolaria:
Nahiz eta Errepublika Paviaren kolpearen ondoren gainbehera zetorren, oraindik Espainiaren errepresentazioa emazte honen figurarekin betetzen zen. Eskuan Gernikako arbola mozten ari den aizkora darama.

Zerra:
Errepublikaren asmoak betetzeko Concha jenerala zerra bihurtua. Manuel Gutierrez de la Concha zen espainiar armadaren buru “Iparraldeko probintzietan” eta errepublikaren garaipenerako esperantza. Handik bi hilabete eskasera Lizarra inguruan aurkitu zuen heriotza.

Arbola:
Erroak:
Gernikako arbolaren erroak sendoak dira: Absolutismo – Intolerancia - Fanatismo

Enborra:
Arbolaren enborra karlismoaren ikurrak osatzen du: Dios – Patria – Rey.

Adarrak:
Arbolaren adarrak  hiru probintziak dira: Araba – Guipúzcoa – Bizkaia.

Fruituak:
Arbolaren fruituak karlistak eta apaizak dira, azken hauek armatuak beti. Karikaturen usadioak jarraituz karlistak batzuetan perretxiko modura agertzen zaizkigu, besteetan arratoi lez, baina beti txapela buruan..

Botila:
Petrolio botilak Vicente Manterolaren “Don Carlos o el petróleo” foiletoa du gogoan, karlisten euskarri ideologikoa, non elizen erreketen irudia mamutzat erabiltzen den legea eta ordena aldarrikatzeko. Kasu honetan Don Carlos Foruengandik ordezkatzen da, karlisten helburuen aipamena osatuz.