Komiki Hezigarrien III.Programa
III. Komiki Hezigarrien Eskola Programak baditu dagoeneko irabazleak!
Gipuzkoako 3. Komiki Hezigarrien Eskola-Programako saridunak
Zumalakarregi museoa gaitzat zuten lan irabazleak online daude dagoeneko.
Ormaiztegiko San Andres Herri Eskolako LHko 5. mailako Bittor Martin eta 6. mailako Ugaitz Gorostidi, Billabonako Erniobea BHIko DBHko 1. mailako Ainhoa Arruti eta Debako Mendata BHIko 2. DBHko Nerea Agirregabiria dira sarituak. ZORIONAK BERAIEI!!
Eskola Programa 2010
Komiki hezigarrien eskola programa antolatu du, hirugarren urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak, Saure argitaletxea laguntzaile duelarik.
Gipuzkoan Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. mailan edo DBHko 1. zikloan ari diren ikasle guztiek har dezakete parte lehiaketan.
Hiru xede izan ditugu gogoan lehiaketa hau eratzerakoan:
* Komikien bidez, gure kultur eta ingurumen ondarearen gaineko balioak sustatu nahi ditugu gaztetxoen artean.
* Hizkuntzaren erabilera berezia, komikien istorioei egokitua, lantzeko aukera bat eskaini nahi diegu ikasle-irakasleei.
* Teknologiaren erabileran oinarritu nahi izan dugu programa, ikasleek esperientzia baliagarri bat izan dezaten lehiaketan parte hartzearekin batera.
Aurtengoan, programaren gai nagusia izango da Zumalakarregi Museoa, eta XIX. mendeko Euskal Herria, oro har. Horrekin batera, beste bost gai ere izango dira aukeran: Abentura olinpiko bat (atletismoa); Nayarit-eko altxorra (pilotariak); Izotz azpiko bidexka (alegiak); Pirata (egun bat ikasle baten bizitzan); eta Egiptoarrak (egiptoarren artea).
Programaren oinarriak eta materiala
ORMAIZTEGIKO SAN ANDRES ESKOLAKO SAIOA (2011/03/10)
IRUDIETAN
BIDEOAN








