Hemen zaude: Hasiera Ekintzak eta Zerbitzuak Hezkuntza Ibilbide didaktikoak Zumalakarregi Anaiak: Jeneral karlista eta politiko liberala

Zumalakarregi Anaiak: Jeneral karlista eta politiko liberala

Bi pertsonai esanguratsuak, XIX. mendeko Euskal Herriaren bi begirada, Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabideko testuinguruan.

 

Helburuak:

  • Gaur egungo gizartea ulertzeko garai nagusia den XIX. mendeari buruzko ezaguera eskaini.
  • Zumalakarregitar anaien bitartez garai bat, XIX. mendea, komunikatzea.
  • Migel Antonio, jeneralaren anaia, politiko liberala eta garaiko pertsonai garrantzitsua ezagutzera eman.
  • XIX. mendeko euskal historiari buruzko zentzu kritikoa eta hausnarketa bultzatzea.
  • Proposamen erakargarri, ludiko eta parte hartzaileen bidez garai batera gerturatzea.
 


Metodologia:

  • Museoko geletatik ibilbide gidatua.
  • Bi mundu aurrez aurre ikusentzuneko multimediaren emankizuna.
  • XIX.mendeko historia militarra Euskal Herrian multimedia moduloa.
  • Esplora ezazu XIX. mendea: Joku, jantzi eta arropak, puzzleak, buruhauskarriak, komikiteka, kiosko digitala eta "Munduari bira 80 egunetan" jokuaren bitartez, garai hartako euskal gizartea ezagutzeko lantegi partehartzailea.