Hemen zaude: Hasiera Ekintzak eta Zerbitzuak Hezkuntza Ibilbide didaktikoak Gerra eta Bakea

Gerra eta Bakea

Lehen Guda Karlistan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. Gaurkotasun osoa duen hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.

 

 

Helburuak

  •  Kontzientzia publikoa kitzikatzeko bake dinamika bat aurkeztea.
  •  Zentzu kritikoa sustatzea.
  •  Bakea eta bortizkeria hitzen esanahia alde guztietatik, alderdikeriarik gabe eta bere osotasunean begiratuta benetan barneraizea, Lehen Karlistada ez ezik beste gertaera historikoak ere aztertzerakoan.

 

Edukia: Lantzen diren gaiak

  1. GUDAREN HASIERA. Oinarrizko bortizkeria: bestearen deskalifikazioa
  2. GUDAREN MUGAK. Bortizkeriaren mailak
  3. SOLUZI0 BILA. Hitzek armek baino indar gehiago dutenean
  4. BAKEA. Sinboloak eta edukiak
  5. BORTIZKERIAREN ONDORIOAK. Biktima errugabeak eta gudaren eta bakearen arteko mugak
Gerra eta Bakea-Ikasleak

 

Gerra eta Bakea. Ikasleak2

Metodologia 

  • Materiala: Museoak irakasleei zuzendutako gidaliburuak eta ikasle bakoitzari gida didaktikoa ematen die museoko bisitan eta ondoren lan egiteko. Axota edo arkatza ikasleek ekarri behar dute.

  • Bi mundu aurrez aurre ikusentzuneko multimediaren emankizuna.
  • XIX.mendeko historia militarra Euskal Herrian multimedia moduloa.
  • Talde-lana eta material didaktikorako informazioaren bilaketa museoko geletan zehar.
  • Ateratze-lanak eta konklusioak.
  • Esplora ezazu XIX. mendea: Joku, jantzi eta arropak, punleak, buruhauskamak, komikiteka, kiosko digitala eta "Munduari bira 80 egunetan" jokuaren bitartez, garai hartako euskal gizartea ezagutzeko lantegi partehartzailea.

 

Oharra: Ibilbide hau beste edozeinekin konbinagarria da.