historia
Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria
Arestian Josep Lluis Pellicer aipatu genuen, “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala Bigarren Karlistadan, gaurkoan aldizkari honen beste ilustratzaileetako bat dakarkigu, Ricardo Balaca. Aldizkari honetarako lan egiteaz gain, Gerra Ministerioak gatazka honi buruzko zenbait olioren eginkizuna jarri zion. Gehiago irakurri
Espoz Minaren pistolak.
XIX. mendeko liberalismoak bere mitoak izan zituen. Espoz Mina nafarra izan zen hauetako bat. Bere ospearen eredutzat har dezakegu bere alargunak Afrikako gerran borrokan nabarmentzen zen soldaduari eskainitako senarraren pistola parea. Ohore militar hau Bernardo de Goenaga hondarribiarrak jaso zuen. Gehiago irakurri
Zumalakarregiri buruzko ikerketa berri bat "George Borrow Bulletin" aldizkarian
George Borrow idazle, hizkuntzalari eta bidaiari britainiar erromantikoa izan zen. Bere bizitza abenturazale eta oparoak jarraitzaile ugari ditu egun Erresuma Batuan, “The George Borrow Society” erakundean elkartuak. Hauen artean Colm Kerrigan irlandarra Zumalakarregi Museoan izan genuen ikerketa lanetan eta bere emaitza argitaratu berri dute “George Borrow Bulletin” aldizkarian. Gehiago irakurri
Udaberria iritsi da Zumalakarregi Museora
Udaberrria dastatzen hasi garen honetan gogora ditzagun XIX. mendeko loreak. Gehiago irakurri
Karlisten erbestea Frantzian
Bi karlistaden ondoren Frantziak jasotako erbesteratuen gorabeherak aztertzen dituen argitalpen berria. Gehiago irakurri
Elgetako bataila, 1876.go otsailak 13.
Datorren igandean beteko dira 135 urte Bigarren Karlistadako borroka odoltsu hau eman zenetik. Gehiago irakurri
Theodoros II, Abisiniako enperadore
Etiopia modernoari hasiera eman zion pertsonaiaren gorabeherak, XIX. mendeko Afrikan. Emile Bayard ilustratzaile frantsesak "Le Tour du Monde" aldizkarirako egindako irudi zoragarriak dastatzeko parada. Gehiago irakurri
L’EROL: Revista cultural del Berguedá
Bergan argitaratzen den aldizkari honek bere aleak digitalizatu berri ditu Gehiago irakurri
Ian Robertson museoan
Ian Robertson liburuzale famatuak gure bildumak ezagutu ditu gaur goizean Gehiago irakurri








