Hemen zaude: Hasiera Bloga Tomas Zumalakarregiren jaiotzaren 222. urteurrena

Tomas Zumalakarregiren jaiotzaren 222. urteurrena

Mikel Alberdi 2010/12/29

Tomas Zumalakarregi 1788.go abenduak 29.ean jaio zen Ormaiztegin. Urteurrenak bere ikonografiari begiradatxoa emateko parada eskaintzen digu

Tomas Zumalakarregi 1788.go abenduak 29.ean jaio zen Ormaiztegin. Jakin badakigu berari buruzko irudi gehienak bere eriotzaren ostean egindakoak direna, alegia, Zumalakarregi ezagutu ez zuten irudigileek eginak. Hala ere ormaiztegiarraren ikonografia oso zabala da eta, urte bukaera honetan, honen eredu batzuk ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu.

Dakigunez bere irudigileen artean pertsonaia ezagutu zuen bakarra C. F. Henningsen izan zen, Zumalakarregirekin urte betez borrokan aritu zen bolondres britainiarra. Duela gutxi Museoaren bildumetan bere akuarela bitxi batzuk jaso ditugu.

Zuma-Heninngsen

Irudiak gerra garaian hartutako apunteen freskotasuna du, zalantzarik gabe.

Noski, Zumalakarregiren irudi gehien jasotzen duen web-gunea “XIX. mendeko Albuma” da. Bertan buruzagi karlistaren 49 irudi aurki ditzakezu. Sar zaitez "Pertsonaiak" sailetik eta dasta itzazu.


50 irudi hauetatik kanpo, gutxi batzu aipatze arren hemen duzue Iparraldeko familia batek gordetako erretratu bikaina, Adolphe Bayot margolariarena omen, 1836.ean egina.

Bayot


“Mugako nire lagunei” erakusketan izan genuen erretratu honen berri.

 

Bestalde bitxikerien artean koka dezakegu Jose Cusachs margolari militar ospetsuak 1888.ean egin zuen erretratu hau:

 Cusachs


Uniformea eta dominak maiz agertzen direnak badira ere, ormaiztegiarraren bisaia egiten zaigu berezi.


Eta, azkenik, Museoaren bildumen parte osatzen duten bi bitxi. Gustavo de Maeztu margolariarenak biak. Bata olio-pintura dotorea:

Maeztu olioa


Bestea autolitografia indartsua:

Maeztu lito

 

Anima zitez zure Zumalakarregi bidaltzera!

 

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
Enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word