Hemen zaude: Hasiera Bloga Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena

Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena

Mikel Alberdi 2010/06/23

San Juan egunez betetzen dira 175 urte Tomas Zumalakarregi Zegaman zendu zenetik.

Tomas Zumalakarregiren heriotza

Garaipen militar sail baten ondoren, Gipuzkoa osoa eta Bizkaia erdia menperatu ostean, 1835.go ekainean Tomas Zumalakarregik Bilbo setiatzera jo zuen. 13an iritsi zen bertara eta bi egunetan burutu zuen hiriaren blokeoa. Bonbardaketaren bigarren egunean, ekainak 15ean, Begoñako elizaren ondoan dagoen Kintana jauregiko balkoitik setioa zuzentzen zegoela, errebotatutako bala batek joko du, ormaiztegiarra arin zaurituz.

Kintana jauregia

 

Gertuen dituen medikuek bi edo hiru astetan osatuko den zauritzat hartzen dute. Hala ere Zumalakarregik Frantsesadan ezagutu zuen Petrikilo osagilearen laguntza eskatzen du eta bera Zegamara eraman dezaten agindu. Biharamunean ohe baten gainean jarri eta soldadu talde baten laguntzaz Durangorako bidea hartu zuen.

 Zuma zauritua

 

Durangon Don Carlosekin bildu zen. Honek bertan gera zedin eskatu bazion ere Tomasek Zegamara joateko asmoari tinko eutsi zion. Ohea eramaten txandakatu ziren 40 soldaduek, hiru medikuek eta hainbat laguntzailek osatzen zuten taldea Legutiora iristean topatu zuten Petrikilo.

 Don Karlosekin

 

Zegamara hilak 17an iritsi ziren eta Tomasen lehengusina baten etxean eman zioten ostatu. "Mazkiaran barrena" izeneko etxeak oraindik gordetzen du Zumalakarregik erabilitako ohea. Petrikilok eta medikuek eztabaida ugari izan zituzten Zumalakarregiren zauriari komeni zitzaion tratamenduari buruz.

 Zuma ohean

 

 

Azkenean hilak 23an Petrikilok, Tomasen aginduak jarraituz eta medikuen iritziaren kontra, bala atera zion. Plater batean jarrita bala herrian zehar erakutsi zuten, gertu zegoen sendakuntzaren seinale. Aitzitik, biharamunean hil zen Lehenengo Karlistadak eman zuen buruzagi militar karlista haundiena. Ordutik gurean mito bihurtu zaigun pertsonaia.

 Mitoa

 

Heriotzaren xehetasun gehiago ezagutu nahi duenarentzat hemen duzue Javier Alvarez Caperochipi mediku eta ikertzaileak prestaturiko testua. Medikuntza arlotik sakondutako lan honek, bere hitzak erabiliz, saiakera historikoa eta kontakizuna uztertzen ditu.

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word