Hemen zaude: Hasiera Bloga Somorrostroko zaurituak

Somorrostroko zaurituak

Mikel Alberdi 2010/11/04

Bizkaian zauritutako zenbait karlista Iratxeko ospitalean sendatuak izan ziren

Bigarren karlistadako borroka odoltsuena izan zen Somorrostrokoa. 1874ko udaberrian liberalek Bilboko setioa hausteko 3 ahalegin egin zituzten. Otsailean lehena, martxoan bigarrena, karlistek eutsitakoak biak, eta apirilean hirugarrena, liberalak Concha generalaren agindupean Bilbora eramango zituena. Iturrien arabera hildako eta zaurituak 6.000tik 8.000ra iritsi omen ziren. 

Karlisten zenbait zaurituk egin zuten bidea ezagutzeko parada izango dugu gaurkoan Somorrostron itxasoratu eta Iratxeko ospitaleraino.

 

Somorrostro untzia

Somorrostroko batailan zauritutako karlistak Sokoarako bidean itsasoratzen.

 

Sokoa

Zauritu karlistak Sokoan lehorreratzen.

 

Bidasoa

Karlisten anbulantzia Bidasoa gurutzatzen.

 

Iratxe

Iratxeko Andra Mari monastegian kokatutako ospitale karlista.

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
Enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word