Hemen zaude: Hasiera Bloga San Martzialgo bataila

San Martzialgo bataila

Mikel Alberdi 2010/09/02

Donostiako suntsiketaren urteurrena gogoratzen dugun honetan, 1813ko Abuztuak 31.ean Gipuzkoan gertatutako beste gatazka garrantzitsua aipatu nahi dugu hemen: San Martzialgo bataila

1813ko abuztuak 31.ean Donostiako suntsiketaz gain beste borroka garrantzitsu bat gertatu zen Bidasoako mugan. Soult mariskalak Donostian setiaturik zeuden frantsesak laguntzeko izugarrizko erasoa eman zuen Bidasoako mugan, 55.000 soldadu erabiliz. Parean Wellington britainiarrak, aliatuen buruzagi nagusiak, 16.000 gizon zituen oldarrari eusteko.

 

San Martzialgo bataila

Irudiaren iturria

Frantziarren eraso nagusia Irungo San Martzialgo mendian eman zen, tropa espainiarrak defendatzen zuten esparruan. Tartean Gipuzkoako Bataloia, Jauregi “Artzaia”ren gerrilariek osatua eta bertan Tomas Zumalakarregi.

 

Irun

Irudiaren iturria

Frantziarren hiru eraso bortitz jasan ostean Aliatuek irabazi zuten borroka, bere kideek Donostia errausten zuten bitartean.
Tomas Zumalakarregik alboan ikus dezakezuen domina irabazi zuen San Martzialgo bataila honetan. Baita Jose Urangak ere. Azken honen domina Tolosako Aita Sakramentinoek egindako dohaintzan eskuratu ondoren, biak Zumalakarregi Museoan gordetzen dira.

 

San Martzialgo domina

 

 

san martzial

Avatar Honek bidalia aitor Non 2010/09/08 10:32
asko gustatu zait domina!
Zumalakarregiko bildumaren parte al da hau ere? erakusketan ikusteko aukerarik badago?

Domina

Avatar Honek bidalia mzumalakarregi Non 2010/09/09 08:33
Bai, biak dira museoaren bildumakoak eta Zumalakarregirena erakusketan ikus daiteke.

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Tell us your name.
(Beharrezkoa)
Enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word