Usted está aquí: Inicio Bloga 2012 Febrero 02 Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria

Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria

Mikel Alberdi 02/02/2012

Arestian Josep Lluis Pellicer aipatu genuen, “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala Bigarren Karlistadan, gaurkoan aldizkari honen beste ilustratzaileetako bat dakarkigu, Ricardo Balaca. Aldizkari honetarako lan egiteaz gain, Gerra Ministerioak gatazka honi buruzko zenbait olioren eginkizuna jarri zion.

Lisboan jaio zen 1844.ean bere familia erbesteratua zegoenean. Aita, Jose, eta anaia, Eduardo, ere margolariak izan ziren. Familiaren tailerrean trebatu zen, gero San Fernando Akademian pintura ikasketak burutuz. Garaiko pinturaren erakustoki nagusia ziren “Exposición Nacional de Bellas Artes”-en lehenengo aldiz 13 urte zituela parte hartu zuen, 2. klaseko ohorezko aipamena jasoz.

 

Ricardo Balaca

 

Erromantizismoaren eremuko pintura generoak landu zituen, kostunbrismoa eta erretratuak bereziki. San Telmo Museoak bere zaldi gaineko autoerretratua gordetzen du. Bilboko Arte Ederren Museoak, berriz, lau irudi kostunbrista, tartean alboan doan hau:

 

Kafea

"El café". Bilboko Arte Ederren Museoa.


Gerra irudiak ere landu zituen eta Bigarren Karlistadan “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala izan zen. Bertan argitaratu zituen gatazka honen erreferente bihurtu diren zenbait irudi zoragarri.

 

karlistak

"Gerra zibila. Boluntario karlistak." Irudiaren iturria

 

soldadu liberala

"Soldadu espainiarra." Irudiaren iturria.

 

Gurean lan hauen eredu ugari kontsulta daitezke.

 

Sunbilla

"Lutxanako soldaduak San Migeleko zubia zaintzen, Beran". Irudiaren iturria


 Borroka bukatzear zela, Gerra Ministerioak gatazkari buruzko zenbait olio egiteko agindua jarri zion. Berari zor diogu karlisten azken garaipenaren irudi hau, Donostia inguruan gertatutako Mendizorrotzeko akzioarena, alegia. 

 

Mendizorrotz

 "Mendizorrotzeko batailaren gertakaria, 1876ko urtarrilak 29". Irudiaren iturria


Gazterik hil zen, 35 urte zituela, bere Aravacako etxean.

Detalles del Comentario

Usted puede agregar un comentario rellenado el siguiente formulario. Para ver como quedará antes de enviarlo, pulse en 'Previsualizar Comentario'.

(Obligatorio)
Por favor escriba su nombre.
(Obligatorio)
Enter your e-mail address.
(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
Enter the word