Usted está aquí: Inicio Bloga 2010 Diciembre 09 Zamacois, artistez jositako familia bilbotar bati buruzko argitalpena

Zamacois, artistez jositako familia bilbotar bati buruzko argitalpena

Mikel Alberdi 09/12/2010

XIX.mendeko familia bitxi baten gora-beherak

XIX. mendeko Bilbon jaiotako Zamacois familiaren belaunaldi bat aztertzen du Javier Novo historigileak argitaratu berri den liburuan. Benetan famili bitxia, Miguel Zamacoisen 20 seme-alaben artean artista ugari sortu zen, besteak beste, musika, antzerkia edota pintura munduetan arrakasta izan zutenak.

Zamacois familiaren ekimenen artean Bilbon Bigarren Karlistada bukatu ostean gimnasio bat irekitzearena aipagarria egiten zaigu.

 

Bilboko gimnasio bat 1875.ean

Gimnasio bat Bilbon 1875.ean.

 

Egundaino ezagunena izan zaigun Zamacoistarra, Eduardo, historiari lotutako pintura egiteagatik nabarmendu zen. Madrazo edo Meissonierren ikaslea eta Fortunyren laguna, bere koadroetan umore kutsu bat ezartzeagatik egiten da bereziki interesgarria.

 

Visita inoportuna

Eduardo Zamacois. "La visita inoportuna". Bilboko Arte Eder Museoa.


Zai geratzen gara ea egileak noiz eskaintzen digun margolari honi buruzko biografia  zabala.

Detalles del Comentario

Usted puede agregar un comentario rellenado el siguiente formulario. Para ver como quedará antes de enviarlo, pulse en 'Previsualizar Comentario'.

(Obligatorio)
Por favor escriba su nombre.
(Obligatorio)
Enter your e-mail address.
(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
Enter the word