Usted está aquí: Inicio Bloga 2010 Mayo 07 Tirabira Ormaiztegin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Tirabira Ormaiztegin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ane Aramburu 06/05/2010

XIX. mendeko Euskal Herria gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzi zentro den Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiralean, maiatzak 21. Herriko gaztetxoak Tirabira Ormaiztegin jokoan arituko dira 16:30ean hasita.

Bestalde,asteburuan, maiatzak 22 eta 23an ate irekien jarduna ospatuko du museoak, sarrera eta bisita gidatu doakoak eskainiz.

Umeak, jeneralaren gidaritzapean, XIX. mendeko pertsonai baten azalean jarriko dira: apaiza, artzaina, bertsolaria, jostuna, mandazaina, ehiztaria, baserritarra, saltzailea, alkatea eta egurgilea. Bakoitzak proba bat gainditu beharko du ordezkatzen duen pertsonaiaren arabera.

Horretaz gain, galdera banari zuzen erantzun beharko diote proba gainditzeko. Proba guztiak gaindituta, altxorren bila hasiko dira, hainbat pista aurkitu ondoren, altxorretan zer gordetzen den deskubritu arte. Bi altxor daude, bat talde bakoitzarentzat, joko honetan guztiak baitira garaile.

Froga guztiak gaindituta, txokolatada erraldoia izango da parte-hartzaile guztientzat.

Detalles del Comentario

Usted puede agregar un comentario rellenado el siguiente formulario. Para ver como quedará antes de enviarlo, pulse en 'Previsualizar Comentario'.

(Obligatorio)
Por favor escriba su nombre.
(Obligatorio)
Enter your e-mail address.
(Obligatorio)
(Obligatorio)
(Obligatorio)
Enter the word